• ENPRESAK GAUR
  • Muga meategiko proiektua berrikusiko du Espainiako Auzitegi Gorenak

Muga meategiko proiektua berrikusiko du Espainiako Auzitegi Gorenak

Auzitegiak onartu egin du Geoalcalik eta administrazioek jarritako kasazio helegiteak tramitatzea

ongay
ongay
2026ko maiatzaren 25a - 17:15
Eg. 2026ko maiatzaren 26a - 10:17

Muga meatokiaren proiektuari tinko eusten dio Geoalcalik, egitasmoa kudeatzen duen enpresak. Zangozan (Nafarroa) kokatutako potasa meategian gorabehera duela ia hamabost urte hasi bazen ere, enpresaren aurrera egiteko borrokak bere horretan dirau oraindik ere. 

 

Proiektua bi lurraldetan kokatzen da, Nafarroan eta Aragoin, eta hortaz, Nafarroako Gobernuaren, Aragoiko Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren oniritzia behar du aurrera egiteko. Hasiera batean egitasmoak hiru aldeen baiezkoa lortu zituen, baina 2024ko urrian Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen Nafarroako Gobernuak emandako baimena, zenbait eragileren salaketak zirela medio. 

Geoalcalik, ordea, ez du amore eman, eta kasazio helegitea aurkeztu zion (hiru gobernuekin batera) Espainiako Auzitegi Gorenari, zeinak berriki tramiterako onartu dituen. Alegia, Nafarroako Auzitegiaren ezezkoa jaso izanagatik ere, proiektua berrikusi egingo du Auzitegi Gorenak. 

 

“Oso pauso esanguratsua da”, baieztatu du Carles Aleman enpresako presidenteak. “Denbora guzti honetan, Mina Mugak zorrotz bete ditu administrazioek eskatutako baldintza tekniko, ingurumeneko eta administratibo guztiak”, berretsi du Alemanek. Geoalcali enpresak berak zehazten duenez, Mina Muga proiektuaren helburua da potasaren lurpeko aztarnategiak ustiatzea eta prozesatzea, ohiko meatze baten eta tratamendu-instalazio baten bidez, mineral horrek Nafarroan eta Aragoin duen potentzial estrategiko eta ekonomiko handia aprobetxatzeko. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain