• ENPRESAK GAUR
  • Multiverse Computingek AA ereduak txertatuko ditu Muxunaven ordainketa sistemetan

Multiverse Computingek AA ereduak txertatuko ditu Muxunaven ordainketa sistemetan

Salmenta makinak modernizatzeaz arduratzen da Muxunav

Argazkia: Multiverse Computing
Argazkia: Multiverse Computing
2026ko urriaren 1a - 16:13

Indarrak batu dituzte Multiver Computing eta Muxunav enpresek. Bi konpainia teknologikoek AA eredu berriak garatuko dituzte elkarlanean finantza sektorerako. Multiverse Computingek ohar bidez jakinarazi duenez, AA eredu berri horiek Muxunaven ordainketa gailuetan txertatuko dituzte.

 

Vending makinen nahiz autozerbitzuzko gasolindegien teknologiak garatzen dituen enpresa nafarra da Muxunav. Software eta hardware sistemak egiten ditu, salmenta makinak berrabiaratzeko asmoz. Bada, makina horietan Multiverse Computingen AA ereduak integratuko dituzte.

Besteak beste, ahots bidezko gailuak, dokumentuak irakurtzeko teknologia, biometria faziala edo diru transferentziak aztertzen dituzten teknologiak aplikatuko dituzte. Era berean, unean-uneko ezbeharrak eta “eragiketa susmagarriak” antzemateko teknologia izango dute.

 

Multiiversek eta Muxunavek aurreikusten dute nortasunaren egiaztapena, zeina makina hauetan araudiak derrigorrezko egiten duen, "2026an 16.500 milioi dolarretik 2034an 38.000 milioi dolarrera igarotzea, deepfakeek aurreko kontrolak higatzen dituzten bitartean". Horrez gain, Multiverse Computingen arabera,txartel bidezko iruzurragatik mundu osoko galerak 33.400 milioi dolarrera iritsi ziren 2024an, eta iruzurra antzemateko eta prebenitzeko merkatua urtean %20 inguru hazten ari da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain