Neety start-up teknologikoak Neety Forward 2026 ekitaldiaren lehen edizioa egingo du datorren irailaren 24an. Donostiako konpainiak adimen artifiziala oinarri duen plataforma sortu du B2B enpresen salmentak errazteko. Plataforma horrek bezero potentzialak identifikatzeko, haien egokitasuna aztertzeko, interes-seinaleak edo merkatuan gertatutako aldaketa esanguratsuak hautemateko eta ekintza komertzial egokienak gomendatzeko aukera ematen du.
Iraileko topaketan plataformaren bilakaeraren berri emango dute, eta adimen artifizialak enpresek saltzeko, negozio aukerak hautemateko eta bezeroekin harremanak izateko duten modua nola eraldatzen ari den azaltzen duen ikuspegia ere eskainiko dute.
Neety Forward 2026 B2B salmentetan datorren aldaketa handiari buruzko elkarrizketa-gune izateko jaio dela adierazi du start-upak. “Pertsonak eta sistema adimendunak modu koordinatuan arituko diren salmenta-taldeen sorrera”.
Jardunaldian Hurrengo salmenta-taldea ez da soilik gizakiz osatua egongo izeneko mahai-ingurua antolatu dute, bertan hainbat adituk adimen artifizial autonomoak salmentetan, industrian eta negozio-garapenean izango duen eragina aztertuko dutelarik.
Halaber, topaketa probestuko dute beren produktuaren belaunaldi berria aurkezteko, zeina enpresei oinarrizko hiru galderari erantzuten laguntzeko diseinatu duten: nori saldu, noiz egin eta une bakoitzean zer ekintza gauzatu.
Egun, konpainiak hamar laguneko lantaldea du, eta industria eta zerbitzu profesionalen sektoreetako enpresekin lan egiten du. Bere bezero eta kolaboratzaileen artean daude, besteak beste, Arania, Betsaide, Telpark eta Fagor Automation.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta