Orain arte Fagor Taldeko kooperatiba izan den Onnera Groupek erabaki du Fagor Taldetik irtetea. Gaur egin duten ezohiko batzar nagusian hartu da erabakia. Haatik, Onnera Groupek ez du Mondragon Korporazioa utziko, eta
"Bai Onnera Groupek, bai Fagor Taldeak, elkarrizketatik, gardentasunetik eta elkarrekiko errespetu instituzionaletik garatu dute prozesua", azaldu du kooperatibak prentsa ohar baten bidez. Honakoa ere gaineratu dute: "Irteera modu ordenatuan eta giro horretan bertan egingo da".
Gauzak horrela, Fagor Taldea bederatzi kooperatibaz osatuta egotetik zortzi kooperatibaz osatuta egotera igaroko da. Onnera Groupek 2022. urtean ere galdeketa berbera egin zuen; orduko bozketan, ordea, taldean jarraitzearen aldeko hautuak irabazi zuen. Oraingoan, bazkideen %70ek bozkatu dute irteeraren alde.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta