• ENPRESAK GAUR
  • Orbik Cybersecurity Indiako goi-bilera teknologikoan parte hartzen ari da

Orbik Cybersecurity Indiako goi-bilera teknologikoan parte hartzen ari da

Arrasateko 'start-up'a Espainiako Gobernuaren ordezkaritzarekin joan da AI Impact Summit 2026ra

Argazkia: Orbik Cybersecurity
Argazkia: Orbik Cybersecurity
2026eko otsailaren 19a - 16:03

Orbik Cybersecurity Indiara joan da aste honetan Espainiako Gobernuaren presidenteak gidatutako bisita instituzionalean parte hartzera. Egonaldia AI Impact Summit 2026 nazioarteko foroaren baitan egiten ari da; bertan, adimen artifizialak industrian, ekonomian eta gizartean duen eragina aztertzen da.

 

Arrasaten sortutako enpresak produktu elektronikoentzako zibersegurtasun irtenbideak aurkeztu ditu. Bere teknologiak produktuek araudia betetzea bermatzen du, adimen artifizialaren bidez garatutako sistemekin. Gainera, Orbikek plataforma propio bat du, produktuaren bizi-ziklo osoa estaltzen duena, diseinutik hasi eta ustiapen eta mantentze-lanetaraino.

Gaur egun, konpainiaren plataforma hainbat sektoretan erabiltzen da, hala nola, energiaren arloan, non Iberdrolaren azpiestazio elektrikoen babesa indartzen duen, edota tren-industrian, CAFen sistema elektroniko konektatuetan. Halaber, makineria eta automatizazio industrial aurreratuko enpresetan ere ezarria dago. “Industriaren eta berrikuntzaren arteko lankidetza funtsezkoa da digitalizazioaren erronkei aurre egiteko”, adierazi du Salvador Trujillok, konpainiako zuzendari nagusiak.

 

Orbik Mondragon taldearen babesarekin ari da parte hartzen misioan, eta beste hainbat enpresarekin batera hautatu dute, besteak beste, Multiverse Computing eta Sherpa AI. Ekimen hau 2026ko Dual España-India urtearen barruan kokatzen da, bi herrialdeen arteko aliantza teknologikoa sendotzeko eta adimen artifizialaren inguruko lankidetza sustatzeko helburuarekin.

Argazkia: Orbik Cybersecurity
Argazkia: Orbik Cybersecurity