Greba hasi dute Serveoko langileek

Lan-erregulazio espedientearen baldintzak hobetzea eskatu diote enplegatuek enpresari, 18 langile kaleratuko baititu

Bridgestoneko lantegiko mantentze lanez arduratzen dira Serveoko langileak | Argazkia: Europa Press
Bridgestoneko lantegiko mantentze lanez arduratzen dira Serveoko langileak | Argazkia: Europa Press
2025eko abuztuaren 25a - 12:32

Basauriko (Bizkaia) Serveo enpresako langileak greba egingo dute gaurtik aurrera. Izan ere, Bridgestoneko lantegiaren mantentze lanez arduratzen diren enplegatuek helburu dute 39 langileetatik 18ri eragiten dien lan-erregulazio espedientearen baldintzak hobetzea.

 

Abuztuaren 13an langileek kontzentrazioa egin zuten Bridgestonen lantegiaren aurrean, protesta egiteko, eta abuztuaren 18an greba mugagabeari ekingo ziola jakinarazi zuten. Greba abiarazi baino lehen, Serveok negoziaziorako prest zegoela adierazi zuen, eta CCOO sindikatuak azaldutakoaren arabera, honako hau eskaini nahi zien enpresak langileei: lan egindako urte bakoitzeko hogeita bederatzi eguneko soldata (mugarik gabe), 60 urtetik gorakoentzako aurretiko erretiroak eta birkokatzeko lau lanpostu. ELA eta CCOO sindikatuek bidegabetzat eta eskastzat jo zuten proposamena, ordea.

Hala, enpresaren proposamena onartu ez eta gaurko egunez greba mugagabea jarri dute martxan enplegatuek.