• ENPRESAK GAUR
  • Sidenor eta CIE Legazpi zigortu dituzte 2006ko amianto kasu batengatik

Sidenor eta CIE Legazpi zigortu dituzte 2006ko amianto kasu batengatik

Enpresek preskripzioa alegatu duten arren, epaileak 280.000 euroko isuna jarri die

Amiantoaren ondorioz biriketako minbizia izan zuen gizonak | Argazkia: iStock
Amiantoaren ondorioz biriketako minbizia izan zuen gizonak | Argazkia: iStock
2025eko azaroaren 24a - 12:42

Ia 280.000 euro ordaindu beharko dizkiote Sidenorrek eta CIE Legazpik amiantoa inhalatzearen ondorioz 2006an hil zen gizonaren familiari. Biriketako minbizia zuen gizonak Patricio Echeverria eta GSB Acerosen lan egin izan zuen, prebentzio neurririk gabe. 2005eko martxoan diagnostikatu zioten kartzinoma biriketan, eta urtebete beranduago zendu zen.

 

Enpresek preskripzioa alegatu dute, duela hemezortzi urte hil baitzen langilea, baina epaileak eskaera ukatu du: “Enpresaburuak langileak babesteko betebehar ia mugagabea du, eta beharrezko babes-neurriak hartu behar ditu”, azaldu du. Hala, 118.000 euro eman beharko dizkiote alargunari, eta 98.800 euro eta 61.000 euro bi alabei.