Silvan & Miraclek marka-identitate berria aurkeztu du

Gai publikoetan espezializatutako aholkularitza enpresa Eva Silvanek sortu zuen 2021ean

Argazkia: Silvan & Miracle
Argazkia: Silvan & Miracle
2026eko martxoaren 26a - 16:27

Bosgarren urteurrena bete du Silvan & Miracle konpainiak eta mugarria baliatu du marka-identitate berria aurkezteko. 2021ean Eva Silvan politologoak sortua, gai publikoetan espezializatutako aholkularitza etxea da, eta eboluzio estrategiko prozesu betean aurkitzen da.

 

Konpainiak azaldu duenez, marka-identitatea eguneratzeak beharrizan bati erantzuten dio: "bere ikusizko adierazpena firmarenaren lan-moduarekin lerrokatzekoa, alegia, analisian, aktore-konexioan eta egoeren aurreikuspenean oinarrituta”. Hala, identitate berriak “argitasuna, sintesia eta ingurune konplexu eta ziurgabeetan testuingurua” emateko gaitasuna jartzen ditu erdigunean.

Irudi berriak “&” ikurra du elementu nagusi gisa. “Aldaketa honek ez dio beharrizan estetiko bati erantzuten, koherentzia-behar bati baizik. Gure lan- modua beti aurreikuspenean eta analisian oinarritu da. Orain, gure markak ere hori islatzen du”, azaldu du Eva Silvánek.

 

Webgunea ere berrituko du konpainiak, eta datozen asteetan zerbitzu berrien aurkezpena egingo duela jakinarazi du.