• ENPRESAK GAUR
  • Tairel Data, Adimen Artifizialaren potentzial osoa erakusteko asmotan

Tairel Data, Adimen Artifizialaren potentzial osoa erakusteko asmotan

'Start-up' nafarra 2021an jarri zen abian, garai hartan garatzear zeuden GPTen aplikazioak esploratzeko asmoz

Start-up nafarraren lantaldea | Argazkia: utzita
Start-up nafarraren lantaldea | Argazkia: utzita
Imagen 122
Kazetaria
2026ko maiatzaren 25a - 05:30

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tairel Data proiektua sustatu zuen 2021an, bi irakasleren eta hirugarren pertsona baten ekimenez. Duela bi hilabete, baina, proiektuaren aurreko zuzendari exekutiboak irakaskuntza eta unibertsitatera bideratu zuen bere ibilbide profesionala eta Raúl Domínguez izendatu zuten bere ondorengo.

 

Dominguezen bizitza profesionala “betidanik" finantza eta bankuetara egon da lotuta. Tairel eratzen zen garai berdinean datu zientziei buruzko ikastaro bat egiten ari zen Madrilen, Iruñean horrelakorik ez zegoen eta.

Garai hartan lan egiten zuen enpresan “esperimentuak” egiten hasi zen GPT2rekin, gero garatutako ziren adimen artifizialen sistemen aurrekari batekin, eta handik aurrera hasi zen garatzen bere lan-esparruan aplikatu zitekeen soluzio teknologikoa.

 

Ideia hori hazten joan zen, eta hura gauzatzeko CEIN Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrarekin harremanetan jarri ostean, IRIS berrikuntza-polora bideratu zuten. Bertan, Domínguezek aholkularitza pertsonalizatua jaso ez ezik, Tairel ere ezagutu zuen. “Alde batetik, nik proiektua merkatura atera nahi nuen, eta bestetik, beraiek enpresa bideratzeko norbait behar zuten”.

Tairel izenak berak AI (Artificial Intelligence) kontzeptua hartzen du barne

Dominguezen arabera, “ikertzaile askok adimen artifizialeko soluzioak integratu nahi izan dituzte haien prozesuetan, eta horretan Tairel oso ongi posizionatu da”. Zehatzago, indarrez sartu da Nafarroako Gobernuko proiektu estrategikoetan, non ikerketa eta bide berriak bilatzen diren. Besteak beste, proiektuotan aplikatzen dituzte “adimen artifizialeko teknikak bilaketetara bideratzen dituzte, hipotesiak optimizatzeko eta hauek arrakastaz eramaten direla ikusteko”. Izan ere, Tairel izenak berak AI (artificial intelligence) kontzeptua hartzen du barne.

Egoitza finkatzea, lehen eginkizunetako bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren spin-off gisa, orain dela gutxi arte egoitza unibertsitateko Jerónimo de Ayanz Zentroan zegoen. Duela hiru hilabete, baina, CEINen Hirugarrena haztegira joan zen, Sario eraikinean. “Espazio berritzaile eta murgilgarria da, aurrera joatea ahalbidetuko gaituena”, adierazi du zuzendariak

Tairelek bi negozio-lerro "oso markatu eta bereizi" dauzka. Alde batetik, adimen artifizialaren ereduko zerbitzuak "nahieran", non industriak eduki ditzakeen arazo zehatzetarako AAko ereduak garatu eta kudeatzen dituzten, “batez ere industriaren ezarpenean, eta haren datuekin entrenatzen den eta enpresarako berariazkoa den zerbait behar badu”.

“Adimen artifizialaren ereduko zerbitzuak nahierara” eskaintzen ditu start-up nafarrak

Bestalde, oso zerbitzu-katalogo zabala atera dute, haren ustez, oraintxe merkatuak eskatzen duenarekin: prozesuen automatizazioa. "Denetarik dago sartuta: komertzio txikian bezeroekin egiten diren hitzorduen kudeaketa (erreserba eta gogorarazpena); prozesu administratibo osoen automatizazioa; datu-baseen sorrera eta kudeaketa, eta handik abiatuta erabakiak beren kabuz hartuko dituzten eragileak muntatzea, prozesua are dinamikoagoa eta zehatzagoa izan dadin; industrian, makineriaren mantentze-lan prediktiboak machine learningaren bidez; eta abar”, azaldu du zuzendari exekutiboak.

Beste zerbitzu batzuk dira salmenta automatikoak, edukien sorkuntza automatikoa sare sozialetan, asebetetze-inkestak bezeroentzat, salmentetarako agenteak edo enpresetako formakuntza.

Hori dena hiru langilek eskaintzen dute, datu-zientzian graduatutako bi pertsona eta Domínguez bera. Bazkideen ekipoan “matematikako bi irakasle eta estatistikako beste bat” ere badira. Zuzendariaren hitzetan, azken hauek “ez dira berez langileak, baina arazoak konpontzeko eta konplexutasun handiagoa eska dezaketen tekniken aplikaziorako balio diferentziala ematen dute, adimen artifizialean murgiltzen diren beste enpresa batzuekin alderatuta”.

Beste enpresekin lankidetza

Hedapena egiteko, Tairelek bi lerrotan egiten du lan. Lehendabizi “ikerketa-alor bat dago, zeinetan prestatzen diren aurten nodo estrategikoentzat aurkeztuko diren proiektuak”. Horretarako dagoeneko “partzuergoren batean” parte hartzen dute “ikerketa eta garapeneko ideia berritzaileak aurkezteko”.

Gainera, tamaina ertaineko enpresekin jarri dira kontaktuan, “ezarpen eta garapenerako lana egiteko, hasieratik erabakiak hartzeko geruza agentikoetara iristen diren arte”. Arlo horretan, Domínguezek start-upa “industriarantz” hedatu nahi du, han ere “adimen artifizialen integrazioarekin oso aldaketa interesgarriak” sumatzen ditu eta, “batez ere enpresa barnean lehiakortasuna mantentzeko oso beharrezkoa izango den prozesu industrialen optimizazioa” ekarri dezaketenak.

Salmentak lortzeko eta enpresa ezagutarazteko estrategia

Negozio-ereduari dagokionez, konpainiak “sistema hibridoa” erabiltzen du. “Gure bezero-iturri nagusia ezagutzen gaituen jendea da, gutaz hitz egin dietelako”, azaldu du zuzendari exekutiboak.

“Horrez gain, beste batzuek ere ezagutu gaitzaten kanpaina egiten ari gara", gehitu du. Izan ere, Tairel “ikerketa eta garapen-nitxo batean posizionatuta zegoen” eta orain “enpresa eta industriaren mundurantz” mugitzen ari da.

Etorkizunerako eginkizunak: moldaketa eta tokiko industriaren garapena

Domínguezen ustez, “merkatuak pixkanaka geruza agentikoetarantz bira egingo du, erabakiak %100eko giza ikuskapenik gabe hartzen dituzten makinetarantz, prozesuak malguagoak eta moldakorragoak izan daitezen”. Horregatik haren estrategia teknologia horretarantz joatea da.

Berak ziurtatzen du askotan galdetzen diotela zergatik ez doan Madril edo Bartzelona bezalako gune teknologiko indartsuago batera. Bere erantzuna: "Iruñean ez dago hau bezalako eskaintza askorik”.

Raul Dominguez: “Merkatuak pixkanaka geruza agentikoetarantz bira egingo du, erabakiak %100eko giza ikuskapenik gabe hartzen dituzten makinetarantz, prozesuak malguagoak eta moldakorragoak izan daitezen"

Hain zuzen, nahi duena da “tokiko ekonomia bermatzea, hiri handietako enpresekin baldintza berdinetan lehiatu ahal izateko”. Horregatik, Nafarroan dutena probestu nahi du, "enpresa bakoitzaren ezaugarrien arabera, herrialde, Europa edo mundu-mailan bultzatu”, ondorioztatu du ekintzaileak.