Talgoko hiru kontseilarik dimisioa aurkeztu dute

Pegasok Talgon dituen akzioak saltzeren aurka agertu dira Francisco Javier Bañón, Javier Fernando Olascoaga eta Pedro Manuel del Corro

Talgo | Argazkia: Europa Press / Ricardo Rubio
Talgo | Argazkia: Europa Press / Ricardo Rubio
2025eko otsailaren 11a - 12:51

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) dimisioa aurkeztu berri diote Talgoko hiru kontseilarik: Francisco Javier Bañónek, Javier Fernando Olascoagak eta Pedro Manuel del Corrok. Arrazoia “interes talka ekiditea” izan da. Izan ere, kontseilari horiek Pegasok Talgon dituen akzioak saltzeren aurka agertu dira, eta, hortaz, Administrazio Kontseiluan parte hartzeak gatazka eragin dezake.

 

Trenen ekoizleak CNMVri adierazi dio behar diren neurriak hartuko dituela zuzendaritza taldea berregituratzeko eta sozietatearen kudeaketa bermatzeko.

Akzioak erosteko negoziazioak pil-pilean jarraitzen dute. Atzo bertan adierazi zuen Poloniako Garapen Funtsak interesa duela eskaintza egitean; Sidenorrek eta Jupiter Wagons Indiako tren-fabrikatzaileak ere interesa azaldu dute Talgo eskuratzean.