• ENPRESAK GAUR
  • Baso-suteak itzaltzeko drone berritzailea diseinatu du Tecnaliak

Baso-suteak itzaltzeko drone berritzailea diseinatu du Tecnaliak

Extincia izeneko proiektuan parte hartu du ikerketa zentroak

Argazkia: Tecnalia
Argazkia: Tecnalia
2026ko uztailaren 15a - 10:26
Eg. 2026ko uztailaren 15a - 15:35

Baso-suteak ohikoak izaten dira, batik bat, bero handiko hilabeteetan, eta landa-eremuek sekulako kalteak jasaten dituzte. Badira, ordea, suteen aurkako teknologiak garatzen ari diren enpresak, eta horietako bat da Tecnalia, zeina Extincia izeneko proiektuan parte hartzen ari den. 

 

Clue Technologies enpresa da Extincia ekimenaren buru, baina euskal ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroak ere bere alea jarri du. Proiektuaren ardatza baso-suteak itzaltzeko gai den drone elektriko baten diseinua da. Drone horiek, tripulatugabeak, gai dira ur karga handia hartzeko eta horizontalki zein bertikalki deskargatzeko. 600 kg-rainoko deskargak egin ditzakete, eta zentroak azaldu duenez, “bereziki erabilgarriak dira biztanle-guneetatik edo azpiegitura kritikoetatik gertu dauden foku txikietan esku hartzeko”. 

Proiektuan, Tecnalia arduratu da aireontzi tripulatugabearen diseinua egiteaz, hegaldien kontrolaren garapenaz, perturbazioak ekiditeko teknikez eta laborategian dronearekin probak egiteaz, besteak beste. Era berean, Extincia ekimena garatzean oso kontuan izan dute droneen eta aireontzi tripulatuen arteko elkarbizitza segurua, “orain arte sute-operazioetan konpondu gabeko funtsezko alderdia” zena.

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain