• ENPRESAK GAUR
  • Tubos Reunidoseko legez kanpoko behin-behineko kontratuak finko egingo dira

Tubos Reunidoseko legez kanpoko behin-behineko kontratuak finko egingo dira

Zuzendaritzak argudiatu du behin-behinekotasuna mantendu ziela langileei haien lan-baldintzak bermatzeko

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026eko martxoaren 26a - 11:22

Egun bat bai eta hurrengoa ere bai, Tubos Reunidosek prentsako lerroburuak betetzen jarraitzen du. Izan ere, atzo Lan Ikuskaritzak jakinarazi zuen kontratu batzuk ez zirela legez balizkoak, behin-behinekoak izan beharrean langile finkoak izan behar zirelako hainbat eta hainbat behargin.

 

Hain zuzen ere, enplegu erregulazio espedienteagatik (EEE) kaltetutako 42-47 langile ingururen kontratuei buruz ari zen Lan Ikuskaritza; hasiera batean kaleratu egin ditu enpresak, baina kontratuak oker zeudela jakin denez, langileek aukera izango dute euren kabuz erabakitzeko borondatezko bajetara atxikiko diren ala ez.

Zuzendaritzak gaur eman ditu gertatutakoari buruzko azalpenak, argudiatuz 42 pertsonari behin-behineko kontratua mantentzea erabaki zutela hain justu EEEa hasi baino egun batzuk lehenago amaitzen zitzaielako kontratua; “kontratua indarrean zuten beste behin-behineko langile batzuekin parekatzeko eta haien ordezkaritza-eskubidea bermatzeko asmoz, konpainiak kontratuak berritu zituen; gainera, EEEan kolektibo horrentzat zehaztutako onura ekonomiko berak eskuratuko zituzten hala”, azaldu dute konpainiako buruek.

 

Hala ere, Lan Ikuskaritzak atzo iragarritakoaren ostean, zuzendaritzak berretsi du “pertsona horientzat ere negoziazioaren hasieratik planteatu dituen borondatetasun-baldintzak errespetatu nahi dituela”, alegia, 42 pertsona horiek langile finkoek dituzten baldintza berak izango dituztela EEEari dagokionez.