Tubos Reunidos erosteko zazpi eskaintza egin dira

Taldea erosteko interesa erakutsi zuten 14 enpresetatik zazpik aurkeztu dute azkenean proposamena. Orain enpresak bost aukerarik onenak hautatu beharko ditu

Amurrioko lantegia | Argazkia: Zarateman
Amurrioko lantegia | Argazkia: Zarateman
2026ko urriaren 8a - 16:15

Tubos Reunidosek zazpi eskaintza jaso ditu taldea erosteko, eta gaurtik aurrera proposamen horiek aztertu beharko ditu. Helburua bost onenak aukeratzea izango da. Hasieran, 14 enpresek erakutsi zuten taldea bereganatzeko interesa, baina azkenean EAEko zein nazioarteko zazpik aurkeztu dute eskaintza.

 

Azken hilabeteetan zehar, erosle potentzialek aukera izan dute Tubos Reunidosen egoeraren berri izateko. Besteak beste, enpresaren lantegiak bisitatu dituzte eta bilerak egin dituzte bai zuzendaritzarekin, bai sindikatuekin.

Eskaintzak aurkezteko epea atzo amaitu zen, notarioaren aurrean proposamenak zituzten gutun-azalak ireki zituztenean. Orain, jasotako zazpi proposamenak aztertuko dituzte eta bost aukeratuko dituzte hurrengo fasera igarotzeko.

 

Oraingoz, ordea, ez dago zehaztuta egin dituzten eskaintzak talde osoa erosteko diren edo Tubos Reunidosen lantegi bakoitzarentzat banakako proposamenak prestatu diren. Jasotako informazioaren arabera, Trapagarango (Bizkaia) lantegiak Amurriokoak (Araba) baino interes handiagoa piztu du.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain