• ENPRESAK GAUR
  • Tubos Reunidosen erregulazio espedientearen aurkako demanda artxibatu dute

Tubos Reunidosen erregulazio espedientearen aurkako demanda artxibatu dute

Lan erregulazioko espedientea ez da aplikatuko, eta, beraz, demandak dagoeneko ez zuen zentzurik

Tubos Reunidosen langileen mobilizazioa Bilbon | Argazkia: David de Haro / Europa Press
Tubos Reunidosen langileen mobilizazioa Bilbon | Argazkia: David de Haro / Europa Press
2026ko ekainaren 26a - 15:52

Tubos Reunidosen enplegu erregulazio espedientea ez zela abiatuko zehaztu zuen PKF Attest konkurtso-administratzaileak hilaren hasieran, eta, beraz, espedientearen aurka sindikatuek jarritako helegiteak ere ez du aurrera egingo. Gauzak horrela, enplegu erregulazio espedientearen aurkako demanda artxibatu egin du gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak. Uztailean ahozko epaiketa egitekoa zen.

 

Demandatzaileek (ELA, LAB, FICA-UGT eta ESK sindikatuak) eta demandatuek (Tubos Reunidos eta PKF Attest) idazki bateratua aurkeztu zuten auzitegian, eta prozedura artxibatzeko eskatu. Espainiako fiskaltzak ere prozedura amaitzearen aurka ez zegoela adierazten zuen dokumentua aurkeztu zuen. Auzitegiak eskaera onartu du.