• ENPRESAK GAUR
  • Aitor Igartua izango da Ulma Constructioneko zuzendari exekutibo berria

Aitor Igartua izango da Ulma Constructioneko zuzendari exekutibo berria

Etorkizunean Aitor Ayastuyk hartuko du bere gain Ulma Taldeko Zuzendaritza Nagusia

Aitor Igartuak 1995etik egin da lan Ulman | Argazkia: Ulma
Aitor Igartuak 1995etik egin da lan Ulman | Argazkia: Ulma
2025eko azaroaren 28a - 10:58

Aitor batetik beste batera egingo du salto Ulmak. Gaur jakinarazi dutenez, Ulma Constructioneko Kontseilu Errektoreak Aitor Igartua izendatu du kooperatibaren etorkizuneko zuzendari exekutibo berri, Aitor Ayastuyren lekukoa hartuta. Izan ere, Ayastuyri beste rol bat egokituko zaio laster: Ulma Taldearen Zuzendaritza Nagusia.

 

Igartua 1995etik ari da Ulma Constructionen lanean, lanpostu operatiboetatik hasi eta kudeaketa-postuetatik pasatuta. “Nazioarteko irismena duten zuzendaritza-posizioetan” ere lan egin izan du, eta, hain zuzen ere, egun Iberiar Penintsulako, Mexikoko eta Esportazioko merkatuen zuzendaria da. 2011 urtetik da Negozioaren Zuzendaritza Kontseiluko kide.

Ulmak jakinarazi du izendapenak “azken hilabeteetan garatutako prozesua ixten” duela, baita “barne-talentuaren eta etorkizuneko garapenaren aldeko apustua islatzen” duela ere.