Prozesu osoa amaitzeko egun batzuk gehiago itxaron beharko den arren, beste aurrerapauso bat izan da gaur Astoreren erosketan: zenbait enpresa notarioaren aurrean bildu dira haien eskaintzak egiteko. Donostian, Merkataritza arloko 2. epaitegian egin dute enkantea, eta horren emaitza hil honen amaieran jakingo da ziurrenik.
Erosketa nork burutuko duen gora behera, helburua izango da Ternua Groupen markan lan egiten duten ehun pertsonen postua bermatzea. Ekainean joan zen Ternua hartzekodunen konkurtsora, baina taldearen beste hiru markek duela hilabete batzuk lortu zituzten erosleak: Dikar kooperatibak Ternua eskuratu zuen, Borobitexek Loreak Mendian, eta Artain25 sozietateak Lorpen. Hala, behin Astoreren erosketa gauzatuta, amaitutzat joko litzateke Ternua Groupen hartzekodunen konkurtsoa.