• ENPRESAK GAUR
  • Uvescoren erosketa prozesua amaitu dute euskal inbertsoreek

Uvescoren erosketa prozesua amaitu dute euskal inbertsoreek

Presidente ez exekutibo gisa arituko da María José Aduriz

Maria Jose Aduriz| Argazkia: Uvesco
Maria Jose Aduriz| Argazkia: Uvesco
2026eko otsailaren 4a - 17:03

Uvescok jada badu jabea: Ángel Jareño Uvescoren zuzendari exekutiboak gidatutako inbertsore pribatuen taldeak, Stellum Capital, Inveready eta Indar Karterarekin (Kutxabank), Uvesco eskuratzeko administrazio prozesua amaitu dute. Abenduaren 23an sinatu zuten kontratua, eta gaur jakinarazi dute eskualdaketa behin betikoa dela.

 

Hala, "etapa berriari" ekingo diote BM eta Super Amara supermerkatuek, azken urteetan PAI Partnersen menpe izan ondoren. Jabe berriek azaldu dutenez, apustua egingo dute pertsonen, produktu eta zerbitzu hobeak eskaintzearen, hornitzaileekin epe luzeko elkarlanak egitearen eta, oro har, komunitatearen alde. Era berean, hazkundean fokua jarriko du enpresak, "konpromiso sozial eta jasangarria" alde batera utzi gabe.

Hala, kontseilu berriak María José Aduriz izendatu du presidente ez exekutibo berri, zeinak "ezagutza handia" duen Uvescori buruz, konpainiako proiektu estrategikoen zuzendari gisa lan egin izan baitu.