Vesuvio sumendia desfibriladorez bete du Bexen Cardiok

Azken hiru urtetan gune kardio-babestuen sorrera sustatzen aritu da Mondragon taldeko kooperatiba. Vesuvioko parkea Reanibex 100 desfibriladorez hornitu du

Suspertzeko simulazioa, proiektuaren aurkezpenean, Vesuvioko Parke Nazionalean | Argazkia: Mondragon Korporazioa Suspertzeko simulazioa, proiektuaren aurkezpenean, Vesuvioko Parke Nazionalean | Argazkia: Mondragon Korporazioa

Vesuvioko parke nazionalak 600.000 bisitari baino gehiago erakarri zituen pasa den urtean. Hala, urtarrilaz geroztik, Reanibex 100 modeloko desfibriladore sare batekin horniturik da parkea. Bisitarien segurtasuna eta ongizatea bermatzeko asmoz, sumendiaren ibilbide osoan zehar aurki daitezke desfibriladoreak.

Mondragon taldeko Bexen Cardio kooperatiba arduratu da mendia desfibriladorez hornitzeaz. Hiru urte baino gehiago daramatza enpresak gune kardio-babestuak sortzen. Reanibex 100 produktu modeloa, kooperatibaren desfibriladore “berritzaileena” da, eguneko 24 orduetan martxan dagoena.

Egitasmo honen aurretiko proiektua Ermuan egin zuen kooperatibak. 200 boluntario baino gehiago prestatu ziren eta hamar desfibriladore jarri ziren bertako kaleetan, eguneko 24 orduetan erabilgarri zeudelarik.

Harrezkeroztik, udalerri eta enpresa askok hartu dute parte proiektuan. Tartean, Iruraiz Gauna (Araba), Ibarra eta Eskoriatza (Gipuzkoa) udalerriak, eta hainbat enpresa: Fagor Taldea, Ikerlan, Orkli, Lantegi Batuak, Mondragon Unibertsitatea eta, berriki, Vesuvioko Parke Nazionala (Italia), besteak beste.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK