• ENPRESAK GAUR
  • Vidralak %5,1 murriztu ditu salmentak, baina errentagarritasunari eutsi dio irailera bitartean

Vidralak %5,1 murriztu ditu salmentak, baina errentagarritasunari eutsi dio irailera bitartean

Konpainiak bere marjina operatiboa hobetu du, eta urtea 450 milioi euroko Ebitdarekin amaitzea aurreikusi du

Argazkia: Vidrala
Argazkia: Vidrala
2025eko urriaren 29a - 09:57

Vidralak 1.124,4 milioi euroko salmentak izan ditu 2025eko urtarriletik irailera bitartean, hau da, %5,1eko jaitsiera izan du aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Jaitsiera hori gorabehera, Laudiko enpresak bere marjinak mantentzea eta errentagarritasun operatiboa hobetzea lortu du.

 

Ebitda (irabaziak interes, zerga, balio-galera eta amortizazioen aurretik) 328,9 milioi eurokoa izan da, eta salmentekiko marjina %29,3koa, alegia, 2024koa baino 2,9 handiagoa. Bariazio organikoari dagokionez, Ebitda %0,5 baino ez da aldatu, eta horrek negozioaren egonkortasuna islatzen du, eskaria txikiagoa den une honetan.

Konpainiaren irabazi garbiak 165,2 milioi eurokoak izan ziren, akzioko 4,93 eurora iritsita. Vidralak berak nabarmendu duenez, “negozioa dibertsifikatu eta gure merkatu-posizionamendua indartu dugu”.

 

Urte amaierari dagokionez, enpresak 450 milioi euro inguruko Ebitda eta 200 milioi inguruko kutxa lortzea aurreikusten du. “Eskaria aurreikusitakoa baino txikiagoa izan arren, gure marjinak egonkor mantentzen dira, eta negozioaren errentagarritasuna aurrez ikusitakoaren arabera finkatzen da”, adierazi du enpresak.