• ENPRESAK GAUR
  • Vidralak Txileko Cristalerías Toro erosi du 75 milioiren truke

Vidralak Txileko Cristalerías Toro erosi du 75 milioiren truke

Vidrala Chile izena hartu du enpresak

Vidrala Chile | Argazkia: Vidrala
Vidrala Chile | Argazkia: Vidrala
2026eko martxoaren 30a - 15:31

Vidrala taldeak Txileko Cristalerías Toro enpresaren %100 erosi du, 75 milioi euroren truke, bere gain hartutako zorra barne. Operazioa 2025eko abenduan iragarri zen, eta konpainia Txileko merkatuan behin betiko sartzea eta nazioartean hazteko estrategian urrats berria ematea du xede.

 

Hala, Vidrala Chile izena hartuko du enpresak eta taldearen egituran "guztiz txertatuta geratuko da". Filial berri horretatik, elikagaien eta edarien sektoreko bezeroei eskainiko die zerbitzua konpainiak, kasu askotan nazioartekoak, eta, hala, eskualdean duen merkataritza-oinarria indartuko du.

Vidralako kontseilari delegatuak, Raúl Gómezek, konpainiarentzako garai berri baten hasiera iragarri du: “Vidrala Chile jaio da, industria-ikuspegi irmoa duen talde multinazional batean txertatua, epe luzekoa eta bezeroa ardatz duena”. Halaber, enpresaren garapenean familia sortzaileak eta talde kudeatzaileak izan duten zeregina aitortu du.

 

Ekonomiari erreparatuta, Cristalerías Torok 75 milioi euro inguruko salmentak izan zituen 2025ean, eta 12 milioi inguruko ebitda doitua. Eragiketaren ostean, Vidralak "posizio finantzario sendoa" du, eta urteko ebitda halako 0,5 inguruko zor garbia du.