Zarautz eta Bergarako IAT Ibilgailuen Ikuspen Teknikoko langileek bi hilabete daramatzate greban, lan hitzarmen propioa lortzeko negoziazioa blokeatuta dagoela salatzeko. Bada, gaur elkarretaratzea egin dute Bergaran eta jakinarazi dute inguruko herrietako IAT zerbitzuak kolapasatzear direla azken asteetan zerbitzurik eman ez dutelako ez Bergaran ez Zarautzen.
Era berean, grebalariek salatu dute zenbait langile mehatxatu dituela enpresaren zuzendaritzak eta gatazka erabat blokeatuta dagoela oraindik. Zarautz eta Bergarako zentroetako langileek Eusko Jaurlaritza eskatu diote gatazkan esku har dezala, zerbitzu publikoa izanik, bere ardura ere badela argudiatuta.
ELAk ohar bidez jakinarazi du pasa den uztailaren 23an bilera egin zutela enpresarekin Lan Harremanen Kontseiluaren Donostiako egoitzan, baina orduko hartan ez zirela lantaldearen aldarrikapenak onartu, eta enpresak ez zituela entzun ere egin.
Sindikatuak eskatu dio zuzendaritzari hartutako zenbait erabaki atzera botatzea. Halaber, salatu du langile batek kaleratze eskutitz bat jaso duela, eta beste zazpik enpresaren partetik denuntzia jaso dutela.
Irailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo dute Bergaran.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta