Azken 40 urteetako lehen greba eguna bankuen sektorean, soldaten arteko desadostasunagatik

Kutxabank, Rural Kutxa, CaixaBank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja eta Ingeniarien Kutxa bankuek ez dute bat egin greba deialdiarekin

Gaur-gaurkoz, sindikatuen eta patronalaren artean desadostasun "handiak" daude | Argazkia: iStock Gaur-gaurkoz, sindikatuen eta patronalaren artean desadostasun "handiak" daude | Argazkia: iStock

CCOO, UGT eta Finek 24 orduko greba deitu dute gaur, atzo Espainiako Bankuen Elkartearekin (AEB) soldata igoerari buruzko aurreakordiorik lortu ez ondoren. CaixaBank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja, Kutxabank, Rural Kutxa eta Ingeniarien Kutxa bankuek ez dute bat egin greba deialdiarekin. Hiru sindikatu nagusiek, hiru urtetan % 13ko soldata igoerak eskatu dituzte, eta opor egun bat gehiago, denera 25. AEBk proposamen horri uko egin dio, soldataren % 10eko igoera planteatuz.

Bankuen sektoreko sindikatuek, Santander, BBVA, Sabadell, Bankinter, Deutsche Bank eta sektoreko gainerako enpresetako 80.000 langile baino gehiago greban parte hartzera animatu dituzte, eta azken 40 urteotako lehen greba eguna litzateke bankuen sektorean.

Sindikatuen ustez, sektorearen irabazietatik, goi-zuzendaritzaren ordainsarien igoeratik eta, batez ere, langileek aldarrikatzen eta merezi dutenetik "oso urrun" geratu zen AEBren planteamendua. Gaur-gaurkoz, jarrerak akordio batera iristeko oso urrun daude.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK