BBVAk 2.989 milioi euroko irabaziak izan ditu 2026ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino %10,8 gehiago. Finantza erakundearen guztiko diru-sarrerak 10.653 milioi eurokoak izan dira (%14,2 gehiago), eta interes garbien bidez lortutako diru-sarrerak (interes marjinak) 7.537 milioi eurokoak izan dira (%17,8 gehiago). Era berean, komisio garbiak 2.256 milioi eurokoak izan dira, %9,5 gehiago.
"Hiruhileko honetako emaitzek erakusten dute aurrera goazela gure Plan Estrategikoa gauzatzeko bidean, eta bide egokian gaudela 2028rako ezarri ditugun helburuak lortzeko. Hori guztia testuinguru geopolitiko konplexu batean egin dugu, eta agerian uzten du gure negozio-ereduaren indarra eta gure dibertsifikazioa”, adierazi du Onur Genç bankuko kontseilari delegatuak.
BBVAren emaitzen hazkundea Mexikoko merkatuak eragin du batik bat. Irabazien %44,1 bertan izan ditu, iazko epe berean baino %9,3 gehiago. Espainian erdietsi ditu irabazien %33,2, eta Turkian %8. Bi herrialde hauretan ere iazko mozkinak handitu ditu (Espainian %8,1 eta Turkian %66,1).