• FINANTZAK
  • BBVaren akzioen berrerosketan exekuzioaren %25era iritsi dira

BBVaren akzioen berrerosketan exekuzioaren %25era iritsi dira

Lehen fasea iraila eta urria artean bukatuko da

Carlos Torres, agerraldi baten | Argazkia: BBVA
Carlos Torres, agerraldi baten | Argazkia: BBVA
2026ko abuztuaren 17a - 15:51

BBVA akzioen berrerosketaren exekuzioaren %25 ingurura iritsi da. Hala jakinarazi du gaur CNMV balioen merkatuko Espainiako batzordeak. Bestela esanda, abuztuaren 10etik 14ra, bankua bere akzioen 6,24 milioi akzio erosi zituen, 24,9 euroko batez besteko prezioan.

 

Bankuak bi fasetan banatu du akzioen berrerosketa, guztira 2.000 milioi eurokoa izago dena. Orain gauzatzen ari dena, 1000 milioi euroko lehen fasea, irailaren 14 eta urriaren 9 bitarte amaitzea aurreikusi dute. Bestela esanda, arestian aipatutako kopurura iritsi edo finkatu diren 483.221.729 tituluen erosketa amaitzen denean itxiko da. 

Berrerosketa egitearen arrazoia estrategikoa da. Izan ere, aurreko seihilekoetan izandako irabazi maila altuak kapital gehiegizkoa ekarri die, eta hori gutxitzea izan da helburua, enpresaren errentagarritasunaren mesedetan. Izan ere, BBVAk 6.051 milioi euroko irabazi garbia izan zuen urteko lehen seihilekoan. Aurreko urteko aldi berean baino % 11,1gehiago da, eta bankuaren historian lehen aldiz gainditu du sei hilabetean 6.000 milioi euroko atalasea. Gainera, segurtasun kontua ere bada, merkatuari helarazten dion diziplina mezuagatik. 

 

Arestian aipatutakoa, BBVAk abian jarritako berrerosketarako ezohiko planari gehitzen zaio, abuztuaren 3an amaitu zena, 3.960 milioi euro ingurukoa —bere historiako handiena izanik—. Horrekin batera, beste bi ezohiko berrerosketa plan egin ditu, 2021-2022 urteetan lehena, eta 2023an bestea. Gainera, beste hiru ere abiatu zituen —2022tik 2024ra bat urtean— bere akziodunei ordaintzeko.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain