• FINANTZAK
  • Caixabankek 3.200 milioi euroko finantzazioa eskaini die EAEko enpresei urteko lehen seihilekoan

Caixabankek 3.200 milioi euroko finantzazioa eskaini die EAEko enpresei urteko lehen seihilekoan

Finantza erakundeak, orotara, 2.400 eragiketa egin ditu Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan

Caixabanken kutxazain bat | Argazkia: iStock
Caixabanken kutxazain bat | Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 6a - 12:44
Eg. 2026ko abuztuaren 6a - 15:37

Caixabankek 3.200 milioi euroko finantzazioa eskaini die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei 2026ko lehen sei hilabeteetan, iazko epe berean baino %22 gehiago. Orotara, 2.400 eragiketa egin ditu finantzazio hori eskaini ahal izateko.

 

Finantza erakundeak ohar bidez adierazi du funts gehienak enpresa txiki eta ertainetara bideratu dituztela, beren likidezia indartu eta inbertsio estrategikoetan laguntzeko asmoz. Halaber, Caixabankek argitu du factoring, confirming eta renting zerbitzuak ere eskaini dituela.

CaixaBankeko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak azpimarratu du erakundeak “etengabeko babesa” ematen diola EAEko enpresa-ehunari, “lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta balioa sortzearen eragile” izanik. Badiolak nabarmendu du enpresekiko duten konpromisoaren sendotasuna, “egunez egun laguntzen baitiegu aholkularitza adituarekin eta etengabeko babesarekin”.

 

Era berean, bankuak iragarri du Inbertsioa Suspertzeko Plana abiarazi duela. Horren bidez, aditu-talde batek enpresa bakoitzaren egoera aztertzen du, lehiakortasuna eta hazkundea bultzatuko dituen neurrirako finantzaketa eskaintzeko.

Caixabankek 2025-2027ra plan estrategiko berria ere martxan jarri du, zeinaren bidez 100.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten duen.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain