Deutsche Banken akzioek beheranzko bideari eutsi diote

2023 hasi zenetik %27 egin du behera haren balioak, eta egun bakar baten %14 egin du behera

Deutsche Banken bulegoa, Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA Deutsche Banken bulegoa, Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA

Gaur betetzen dira bi aste Silicon Valley Banken porrotetik, eta Crédit Suissen krisialdi eta erreskateaz geroztik, krisi finantzarioarekiko beldurra areagotu egin da. Astea espero baino lasaiago hasi bazen ere, urduritasuna areagotu egin da azken orduotan.Kontinente zaharreko erreferentziazko indize guztietan %2 baino gehiagoko beherakada izan da. Baina kezka handiena sortu duena izan da Deutsche Banken jaitsiera nabariak. Alemaniako Banku nagusiak %27 egin du behera 2023an, eta gaurko azkeneko datua hartuta, %14 erori da.

Mesfidantza sortu du bereziki ez ordaintzeari dagokion berme aseguruen kostua (CDS) nabarmen hazi dela, urriko datuen pareko kokatzeraino —oinarrizko 142 puntuetatik, oinarrizko 173 puntuetara—.  Horrekin batera,  2028ra begirako epemuga zuten mendeko zenbait bonu berriro erosiko dituela iragarri du, 1.500 milioi dolarreko —1.379 euro— balioa dutenak. Produktu horiek bankuaren kaudimena indartzeko diseinatuta daude, baina aldez aurretik berriro eskuratzeak kaudimen horretan eragina izan dezake.

Crédit Suissetik alde egindako bezero gehienen helmuga izan da Deustche Bank, Ekialde Erdiko eta aberastasun handienetan jarri baitu fokua. Are gehiago, 2019an 'berregituraketa' fase bati ekin zion, "kostuak gutxitzeko" asmoz eta "guztizko eraldaketa" bultzatu nahian, eta 18.000 lanpostu gutxiago sortuta. 2022rako fase horren parte garrantzitsuena egina zuen, eta 5.025 euroko irabazi garbiak lortu zituen, 2021an izandakoaren bikoitza, eta 2008ko krisitik zifra onena.

Edozein kasutan, Alemaniako banku nagusiak urteak daramatza errengatarritasun eta galera arazoekin, eta susmo asko piztuta. 2015ean líborraren gisako indize hipotekarioak manipulatzeagatik isunak jaso zituen, baita kapital-zuriketa operazioetan kolaboratzeagatik ere. Hori gutxi balitz, Jeffrey Epstein pederastarekin harreman komertzialak izan ditu (2020), eta dibisa-merkatuetako eroskeriak kasuetan ere inplikatuta izan da (2021).

SVBena piztu zenetik ekaitzaren erdigunean izandako bankuetatik, Deutsche Bank Europako Banku Zentralaren esparrupean txertatzen den lehena da. Duela astebeteko agerraldian interes-tasen igoerari eustea erabaki bazuen ere, Cristine Lagarde EBZko buruak Europako bankuen erresilientzian jarri zuen konfiantza, eta ohartarazi zuen EBZk badituela "erabiltzeko tresnak", behar izatekotan.

Informazio gehiago
Lehman Brothersetik SVBra: izua bueltan da finantza merkatuetan
Arriskuen kudeaketa: gainditu gabeko ikasgaia
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK