Europako Banku Zentralak ez ditu interes tasak igo, eta %2,25ean mantentzea erabaki du gaurko bileran. Ekainekoan tasak igo zituen lehen aldiz ia hiru urtetan, olatu inflazionistari aurre egin asmoz. Aitzitik, hilabete horretan AEBk eta Iranek akordioa erdietsi zuten, eta horrek eragin zuen inflazioa %2,8raino jaistea.
Orain berriro ere bi estatuen arteko gatazka piztu egin da Ekialde Ertainean, eta litekeena da hurrengo hilabeteetan energia prezioek gora egitea eta inflazioa haztea. Dena den, EBZk bere horretan mantendu ditu tasak, eta irailera arte itxoingo du beste mugimenduren bat egiteko. Gauzak horrela, finantza eragiketa nagusien tasa %2,4an utzi du eta kreditu erraztasunarena %2,65ean.
Christine Lagarde buru duen erakundeak adierazi du arreta handiz jarraituko dituela hurrengo hilabeteetako gertakariak, eta adierazle ekonomikoak kontuan harturik erabakiko dutela interes tasak igo ala ez. Era berean, finantza erakundeak zentralak nabarmendu du petrolioaren prezioa bere azken aurreikuspenen inguruan dabilela eta goizegi dela beste erabakirik hartzeko.
Merkatuko adituen arabera, iraileko bileran puntu laurden igoko ditu tasak banku zentralak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta