
2023eko uztailaren 27a
Eg.
2023eko uztailaren 27a
2008az geroztik lehen aldiz igo ditu EBZk interes-tasak %4,25era. Puntu laurden igo ditu, beraz, azken hilabetetik, eta irailean hartuko dute hurrengo erabakia. EBZko Gobernu Kontseilua gaur bildu da eta azken bederatzi alditan bezala, interes-tasak areagotu ditu euroguneko inflazioa %2ra gerturatu asmoz. Halaber, AEBtako Erreserba Federalak ere puntu laurden igo zituen atzo interes-tasak, eta %5,25 eta %5,5 artean ezarri zituen.
Ekainean, %5,5ean zegoen urte arteko inflazioa eurogunean, maiatzean, aldiz, %6,7an. Beheranzko joeran badago ere, helburua oraindik urruti du EBZk. Dena den, argitzeke dago ea irailean ere interes-tasak igoko dituen.