EBZk erabaki du interes tasak %2an mantentzea. Azken zazpi bileretan bere horretan utzi ditu tasak; hots, 2025etik uztailetik ez ditu aldatu, baina baliteke azken aldia izatea, eta hurrengo bileran (ekainaren 11n) tasak zertxobait igotzea. Izan ere, EBZko Gobernu Kontseiluak aitortu du kezkatuta dagoela azken hilabeteetako energia prezioen igoeragatik, eta inflazioren gorakadaz ohartarazi du.
Christine Lagardek adierazi du Irango gerraren bilakaerak baldintzatuko dituela datozen bileretako erabakiak. “Gerrak inflazioan eta epe ertaineko jarduera ekonomikoan izango dituen ondorioak energiaren prezioen talkaren intentsitatearen eta iraupenaren araberakoak izango dira, baita zeharkako eta bigarren mailako ondorioen dimentsioaren araberakoak ere", esan du.
Merkatuko analisten arabera, Ekialde Hurbileko gerra ez bada laster amaitzen, litekeena da 2026an zehar hiru igoera izatea. Aitzitik, oraingoz finantza erakundeak denbora gehiago hartuko du gerraren ondorioak zeintzuk diren erreparatzeko
EBZk helburu du euroguneko inflazioa %2an mantentzea, eta gaur-gaurkoz %3raino igo da, energia prezioen garestitzea dela eta.
Era berean, AEBetako Erreserba Federalak asteazkenean egin zuen bilera, eta EBZren gisan interes tasak bere horretan mantentzea erabaki zuen: %3,75ean.