Eta bankuek porrot egin zuten

Bankuen historian, entitateen porrota aski ezaguna den gertakizuna da, hondamendian denek antzekotasunak izaten baitituzte. Euskal testuinguruan ere badira hamaika kasu

Credito de la Union Minera | Argazkia: Sociedad Bilbaina Credito de la Union Minera | Argazkia: Sociedad Bilbaina

Arriskuak hartzea izan omen da banketxeen doktrina. Ziurgabetasuna nagusi, dirua eskaintzeko eta inbertsioak egiteko berebiziko hausnarketa behar du sektoreak, batez ere krisialdietan. Euskal testuinguruan ere, honako lanbidea taxuz ez egitearen adibideak egon dira azken mendean zehar. Bai iraganekoak zein egungoak ere, oparoaldietan antzekotasun nabarmenak dituzte. Antzeko formula bat dute.

Honako oparoaldi bat eman zen, hain justu, XIX. eta XX. mende aldaketaren testuinguruan, hainbat bankuen sorrera eman zenean. Bizkaiko meatzaritzak finantzazioa behar zuen, eta hura asetzeko Crédito de la Unión Minera izan zen entitate nabarmenetarikoa. 1901. urtean sortua, meatzaritza sektorearekin harreman zuzena garatu zuen une oro. Interes tasa baxuekin, gordailuan utzitako mineralen funtsak aurreratzen egin zuten ogibidea. Negozio izugarria erabat: 1902. urtean, sortu eta urtebetera, jada %8ko dibidendua eskaintzen zuen Bilbaopediaren arabera.

Iban Zaldua EHUko Historia Ekonomikoko irakasleak dioenez, Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) ere abantaila anitz eman zizkiola sektoreari: “Espainia neutraltasun herrialdea izanik, esportazioak asko handitu zituen, eta inportazioak jaitsi. Sozio komertzialak gerran ari zirenez, sektore batzuek mozkin handiak izan zituzten testuinguru horretan”. Horrela, bankuak izan ziren irabazi horien onuradun nagusi.

1920ko hamarkada, aldiz, ez zen hain oparoa izan. Bizitako onaldiak hutsuneak utzi zituen inbertsioetan: kredituak erraz eskaintzen ziren, baina ez zen behar bezala aztertu nora bideratzen zituzte

1920ko hamarkada, aldiz, ez zen hain oparoa izan. Bizitako onaldiak hutsuneak utzi zituen inbertsioetan: kredituak erraz eskaintzen ziren, baina ez zen behar bezala aztertu nora bideratzen zituzten. “Kasu batzuetan inbertsiogile ugari aberastu egin ziren, baina beste kasu batzuetan diru hori ez zen ondo inbertitu”, azaldu du Zalduak. “Nolabait, ez zen inbertitu produktibitatea hobetzeko, eta buelta gogorra jasan zuten bankuek”.

Gehien arriskatu ziren bankuak likidezia falta izugarrian murgildu ziren. 1925. urtea bereziki gogorra izan zen bai sektorearentzat zein Crédito de la Unión Minera entitatearentzat. Otsailean ordainketak eten zituen, batez ere burtsan edonola espekulatuta zituen eperako gordailuak zirela eta. Bankuan utzitako akzioen pignorazioa eta uneko meatzaritza-sektorearen arazoak ere berebiziko garrantzia izan zuen bankuaren hondamendian. Porrot horrek oihartzuna izan zuen, baina urteak aurrera eginda ere, euskal bankuen eta mundu mailako bankuen krisian formula bertsuak antzeman daitezke.

Banco de Navarra

1964. urtean Banco San Adrián eratu zen, ostera, 1970. urtean inbertsio funts gisako enpresa bilakatu zena. 30.000 bat bazkide eta 4.000 milioi pezetako kapitalarekin, 1974. urtean izen aldaketa burutu zuen Banco de Navarra izena bereganatuz.

1973. eta 1975. urteen bitartean gordailuen bolumena hirukoiztu egin zituen bankuak, baita 48.500 milioi pezetako irabaziak lortu ere 1975. urtean, Rankiaren arabera. Zalduaren esanetan, 1960ko hamarkadan bestelako oparoaldi bat jasan zuten entitate finantzarioek, batez ere industriaren egoera oparotsua zela eta: “Industrializazioa zegoen indar betean frankismoak aurrera eramandako liberalizazio prozesua zela eta. Banku asko sortu ziren orduan industria finantziatzeko. Bezero nagusi bilakatu ziren”.

Credito de la Union Minerako akzio bat | Argazkia: Bilbaopedia
Credito de la Union Minerako akzio bat | Argazkia: Bilbaopedia

Onaldi berri bati krisialdiak jarraitu zion beste behin. 1978. urtean Espainiako Bankuak sozietate bateratu bat eratu zuen, Corporación Bancaria izenekoa. Sektorearen krisiari aurre egiteko helburua zuen, baita Banco de Navarra bera xurgatzeko eta saneatzeko premia ere. On Juan Palomeras Bigas zen bankuaren nagusi, eta ezezkoa eman zion korporazioari. Handik gutxira, baina, bankuak porrot egin zuen.

Zalduak dio 1970ko hamarkadaren bigarren erdian bankuen bezeroak ere murgildu zirela krisi sakonean, industria bera krisi bizian baitzegoen. “Bezeroak huts egiten hasi zirenean, bankuak ere porrot egiten hasi ziren, eta banku txiki berri industrial horietako asko xurgatu zituzten”, adierazi du. Prozesu judizial ugari eman ziren ordainketa ezak zirela eta.

Leihotik ihesi

Prozesuetako bat jasan zuen Palomeras jaunak, bankuaren nagusiak. Bezeroen ordainketak itzultzeko prozesuaz gain, hiru faltsutze-deliturengatik epaitu zuten Palomeras, erakundearen kontabilitatean zeuden irregulartasunak zirela eta. Sei urteko kartzela-zigorra eskatzen zioten, baina Iruñeko Auzitegiak eta Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuten.

1981eko irailean, Juan Palomeras jauna berriro atxilotu zuten Bartzelonan, ezin izan baitzion aurre egin epaile batek porrot prozeduran ezarritako 30 milioiko fiantza bati. Zortzi hilabetez espetxeratu zuten, baina polizia haren bila joan zenean etxera, hara non eta leihotik salto egin zuen ihesi. Hala ere, gutxira lokalizatu eta espetxeratu egin zuten. 1984. urteko maiatzean amaitu zen banketxearen porrota, akziodunen eta hartzekodunen arteko akordio baten bidez, sei urteko auzien ondoren.

Zortzi hilabetez espetxeratu zuten, baina polizia haren bila joan zenean etxera, hara non eta leihotik salto egin zuen ihesi

“Paralelismoak gaur egungo krisiekin oso argiak dira”, ondorioztatu du Zalduak. “Irabazi handien garai batean arriskatzera animatzen dira bankuak, ostera ekonomiaren krisi orokor bati aurre emateko”. Historia irakasleak nabarmendu duenez, dirua oparoaldietan oso errez ematen da; ez, ordea, krisialdietan. “Nahiko berdintsu funtzionatzen dute egungo krisiek ere”. Hau da, formula bertsua darabilte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK