Guden eragina merkatuetan

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) 2001eko irailaren 11ren osteko gudetan trilioi dolar (8 bilioi Europako zenbakietan) gastatu dituela kalkulatzen da. Horrek BPGaren zati inportantea suposatu du, eta segurtasunari eta defentsari lotutako sektoreetan inbertitzeko aukera

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Zelako eragina dute gudek merkatuetan? Eragin hori neurtzeko zuzenean AEBeko datuak erabiliko ditugu, inoiz adierazi dudan bezala AEBekoa delako kapitalizaziorik handiena duen merkatua (Kanada eta Japoniakoaren aurretik). Eta munduko guda ezberdinetan ere parte hartze zuzena edo zeharkakoa izan duelako.

Adituen arabera, gaur arte eman diren gudek ez dituzte akzioak epe luzera kaltetu. Hemendik aurrera emango direnetan zalantzak daude. Gudek merkatuek gogoko ez duten ziurgabetasuna dakarte; gerra eztandak edo aurreikuspenak akzioak saltzea eragin dezakete eta, era berean, inbestitzaileen ustez seguruagoak diren aktiboetara inbertsioak bideratu, esaterako, urrea, bonoak, edo yen japoniarra bezalako moneta seguruetara. Hala ere, nahiz eta hasieran erreakzio negatibo hori izan epe luzera egoera horri aurre egiteko gaitasuna erakutsi dute merkatuek. Egoera egonkortzen den edo gatazkaren bilakaera argitzen den heinean, askotan, berehala errekuperatzen dira. Iragana kontutan hartuz, akzio merkatuek gatazka geopolitikoak gutxietsi dituzte gehienetan. 1939ko II. Mundu Gerraren hasieratik 1945ean bukatu zen arte Dow indizeak %50 gora egin zuen (urtero %7 gora).

Geopolitika eta merkatuak: harreman konplexua

Krisi geopolitikoen eta merkatuen emaitzen arteko erlazioa ez da uste bezain sinplea.

guda burtsak
 S&P Down Jonesen indizeak | Iturria: LPL Research

 

Goiko taulan hainbat gertaera geopolitikori egiten diegu erreferentzia. Lehen zutabean gertaeraren data eta ondorengoetan S&P 500 indizean izan zuten eragina, alegia, egunean bertan eta guztira izan zuen jaitsiera osoa. Azken aurreko zutabeak adierazten digu zenbat egun behar izan zituen zorua lortzeko gertaera bakoitzaren ostean, eta azkenak zoru horretatik berriz gertaera hori gertatu zen egunean indizeak zuen balio bera berreskuratzeko behar izan zituen egun kopurua. Batezbestekoa: %-5ko jaitsiera, eta 47 egunetan errekuperatua.

Denboran hurbilago dugun gatazka armatuak, Ukrainakoak, mundu mailako merkatuak astindu zituen. AEBeko S&P 500 indize nagusia %7 jaitsi zen erasoaren osteko astean. AEBek eta munduko beste herrialdeek Errusiari ezarritako zigorren ondorioz lehengaien prezioen igoerek izango zuten eraginaren beldur jaitsi ziren. Hilabete geroago merkatuek errebotatu eta, nahiz eta petrolioaren prezioa 100 dolarretatik gora izan indizeak, erasoaren aurreko maila berean mugitzen ziren.

Guda guztiek, printzipioz, inflazioa sortzen dute petrolioaren eta lehengaien prezioen igoera dakartzatelako. Petrolioaren auzian aurrekaririk argiena 1973an Yom Kippur gudaren osteko petrolioaren enbargoa dugu, baina egoera hori errepika ezina da munduak petroleoarekiko menpekotasuna murriztu duelako eta AEBeko energi barne iturriak handiagoak direlako. J.P. Morgan Funtsetako David Kellyren ustetan merkatuek orokorrean erakusten duten lasaitasunaren zioetariko bat hori da: mundu mailan petrolioaren merkatuen egituren aldaketa, eta AEBeko ekonomiak energiaren prezioen gora beheren aurrean ahultasun gutxiago duelako.

Merkatuen erantzun isila Israel-Palestina auzian

Israel eta Palestinaren arteko gatazkako tentsioa (guda egoera) 2023ko urriaren 7an areagotu zen Hamasek 1.300 zibil israeldar erail zituenean. Gertaera horren osteko lehen merkatu egunean S&P 500 indizea ondoratu egin zen; hurrengo asteetan gora egin du. Oro har, Israel eta Gazako lerroan ematen ari diren gertaera larriei erantzuna merkatuetan isila izaten ari da. Urrearen eta petrolioaren prezioa igotzen ari da, baina zor edo bonuetan eraginik gabe mantentzen da. Bonuak seguruagotzat jotzen direnez, egoera larrietan eskaria handitu beharko litzateke eta prezioak gora egin.

Batzuen ustez, “merkatuek memoria laburra dute". Errealitate argia da arrisku faktore ugari daudela momentu honetan, eta inolako kolpe-leungailurik gabe. "Eta hala eta guztiz ere merkatuak pozik daude”

Gaur egungo munduaren egoera nahasmena da. Israel-Palestinako egoera (bere fronte guztietan) azken 50 urtetako bortitzena da; Ukrainian gudak aurrera darrai ebazpen zantzurik gabe; Iran eta Ipar Koreak mehatxu nuklearra irudikatzen dute; AEBeko eta Txinaren arteko harremanak okertzen ari dira; AEBeko Ordezkarien Ganbarak ultra kontserbadorea den hizlaria aukeratu du. Eta inflazioa bueltatu eta interes tasak belaunaldi batetako altuenak dira. Batzuen ustez, “merkatuek memoria laburra dute". Errealitate argia da arrisku faktore ugari daudela momentu honetan, eta inolako kolpe-leungailurik gabe. "Eta hala eta guztiz ere merkatuak pozik daude”

Aro berri baten bueltan gabiltza

Aro berri baten sartzen ari gara, zatikatutagoa dagoena. Beraz, bonuen interes tasak nahi eta nahi ez altuagoak izan behar dira. Daleep Singh, Bidenen administrazioan nazioarteko ekonomian segurtasun aholkularia izandakoak dioen bezala, “mundu mailako politikan polo bakarreko aroa bukatu da, eta ekonomia mailan moderazio handi baten momentua dator. Ekonomia nominalaren eta ekonomia errealaren arteko doikuntza eman behar da, eta interes tasak gorantz bultzatuko dituzte”.

Gerra Hotza bukatu zenetik, jarraitzen du Singhek, “superpotentzien arteko lehiaketarik handiena bizitzen ari gara momentu honetan. Txina eta Errusia desiratzen ari dira egungo mundu ordena aldatu dadin, eta G20ko herrialde askok euren burua babestu nahian aldebikotasunera jokatzen ari dira, tartean Brasil, India eta Turkia. Migrazioa, pandemiak edo klima aldaketa arrisku globalak izanda mundu mailan kooperazio urriagorako arrazoia da zatikatze hau. Potentzia handiak botere nuklear diren heinean ekonomia globala borrokarako zelaia bihurtzen da".

Globalizazioaren ondorioz enpresek euren egoitza nagusia non zuten ez zuen garrantzia handiegirik; merkataritzan eta ekonomian ezarritako zigorrak arrisku erreal diren heinean, indize globalen gainbehera suposatu dezakeela dirudi

Desglobalizazioaren beste ondorio bat nazio estatuetara bueltatzea da. Hamarkadatan, globalizazioaren ondorioz enpresek euren egoitza nagusia non zuten ez zuen garrantzia handiegorik eta kapital merkatuetan sektorekako indize globalak erabilgarriak izan dira inbestitzeko ibilgailu bezala; merkataritzan eta ekonomian ezarritako zigorrak arrisku erreal diren heinean, indize globalen gainbehera suposatu dezakeela dirudi.

Informazio gehiago
Yom Kippurren mamuak Palestina eta Israelen aferan
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK