Ingalaterrako Bankuak ere 25 puntu igo ditu interes tasak

%4,5ean kokatu dira, 2008az geroztik neurtutako mailarik altuenean

Ingalaterrako Bankua | Argazkia: iStock Ingalaterrako Bankua | Argazkia: iStock

Ingalaterrako Bankuak ere interes tasak 25 puntu igotzearen hautua egin du, %4,5ean kokatuz. Martxoan %10,1eraino igo zen inflazioa, eta horrek eraman du Bankua interes tasak igotzera. 2008az geroztik neurtutako mailarik altuenean daude interes tasak Erresuma Batuan.

Diru politikaren batzordeak izandako bileran hartu dute interes tasak igotzeko erabakia, azken hilabeteetako ezjakintasunak eta Ukrainako gerrak eragindako energiaren garestitzeak kaosa eragin baitu Erresuma Batuan ere. Hala ere, aurreikuspen positiboak nabarmendu dituzte datozen hilabeteetarako, eta kreditu baldintzak zorrozteak BPGan eragin txikia izango duela zehaztu dute.

Hala, inflazioa “berehalakoan” kontrolpean izatea espero dute, urte amaierarako %2ra jaitsiz.

Informazio gehiago
Interes tasak beste 25 puntu igo ditu EBZk
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK