Kutxabankek bulego berria ireki du Malagan (Espainia), ondasun altuak kudeatzeko asmoz. Finantza erakundeak ohar bidez azaldu duenez, “ondare-kudeaketako estrategia bultzatzen” jarraituko du, eta Malagako bulegoren bidez, “zerbitzu aditua” emango die “eskualdeko ondare handiko bezeroei”.
Andaluziako bulegoak zerbitzua eskainiko die 400.000 euro eta milioi bat euro arteko ondarean duten bezeroei, bere Wealth Management unitatearen bidez. Helburua da “bezeroarengandik are hurbilago egotea, aholkularitza espezializatuarekin laguntzea eta ondarea planifikatzeko eta kudeatzeko zerbitzu integrala eskaintzea, gero eta konplexuagoa eta zorrotzagoa den merkatu-ingurunean”, azaldu du Joseba Orueta Kutxabankeko Wealth Management departamentuko zuzendariak.
2025ean, Kutxabankek ondare-kudeaketa aurreratuko negozioa %20 inguru handitu zuen Andaluzian, eta 70 kudeatzaile espezializatu baino gehiagoko talde bat du gaur-gaurkoz. Fineco Kutxabank Banka Pribatuaren kasuan, hazkundea %25ekoa izan zen.