Kutxabankek CNMV Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimena lortu du kriptoaktiboekin aritzeko. Hala, aurrerantzean, bezeroei zaintza-zerbitzuak eta Aginduak Jasotzeko eta Transmititzeko zerbitzuak (RTO) eskaintzeko aukera izango du bankuak.
Baimen horrekin, Kutxabank MiCA hornitzaile gisa arituko da. Funtzionalitate berri hori bankuaren app-an eta web-ean (online banka) integratuta geratuko da datozen hilabeteetan, eta bezero digitalei pixkanaka beren plataformaren bidez jarduteko aukera emango die, merkatuko kriptomoneta nagusiak hautatuta; besteak beste, Bitcoin (BTC), Ethereum (ETH) eta USD.
Finantzak erakundeak azaldu duenez, segurtasun, erabilgarritasun eta gardentasun handieneko irizpideen arabera garatuko du integrazioa, “bere banka digitalean integratutako eta Europako erregulazio- betekizunekin lerrokatutako bezero-esperientzia bat eskaintzeko helburuarekin”.
Halaber, Kutxabanken aburuz, lizentzia hori lortzea urratsa da banku aurreratua izaten jarraitzeko. “Zerbitzu berri horrek zabaldu egiten du Kutxabankek bezero digitalen eskura jartzen duen produktu-eskaintza, eta bat egiten du erakundeak azken belaunaldiko finantza-zerbitzuetarako sarbidea errazteko dagoeneko zabaldutako ekimenekin”.