• FINANTZAK
  • Kutxabanken Banku Korporatiboak %17,5 handitu du kreditu-saldoa

Kutxabanken Banku Korporatiboak %17,5 handitu du kreditu-saldoa

Marta Sabugal izendatu dute saileko zuzendariorde, enpresa handientzako finantzaketa-soluzio gehiago garatzeko estrategiaren barruan

Marta Sabugal  | Argazkia: Kutxabank
Marta Sabugal | Argazkia: Kutxabank
2026ko maiatzaren 27a - 11:06

Kutxabankek iragarri du Marta Sabugal izango dela bere Banku Korporatiboko zuzendariordea. Sail hura indartzeko asmoz, enpresa handientzako finantzaketa-soluzio gehiago garatzeko estrategiaren barruan hartutako erabakia izan dela azaldu du finantza erakundeak.

 

Sabugalek hogei urte baino gehiagoko esperientzia du banka korporatiboan eta inbertsioan, finantzaketa egituratuan eta arriskuen kudeaketan. Banco Sabadellen industria, eraikuntza eta azpiegitura sektoreko eragiketak zuzendu ditu, eta zor pribatuaren finantzaketaren arduraduna eta EMEA kreditu arriskuaren arduraduna ere izan da.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Ekonomian lizentziaduna da, eta ESADE eta IE (Instituto de Empresa) erakunde akademikoetan osatu zuen prestakuntza exekutiboa.

 

Javier Batlló da Kutxabanken Banka Korporatiboko zuzendaria eta bere aldamenean izango da Sabugal. Sail horrek enpresa handientzako finantzaketa-soluzioak egituratu eta eskaintzen ditu, finantzaketa sindikatuen nahiz project financearen bidez.

Urteko lehen hiruhilekoan %17,5 handitu da Kuntxabanken Banku Korporatiboaren kreditu-saldoa, 7.500 milioi euroraino, eta 2025ean %16 hazi zen.