
Kutxabankek Naia Eroa (Bermeo, Bizkaia, 1979) izendatu du finantza erakundeko Enpresetarako Bankaren eta Financing Solutions saileko zuzendari. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Eroa, eta Deustuko Unibertsitatean eta Zuzendaritza Aplikatuko master bat du. Halaber, finantza-sektorean eskarmentu handia du, azken hamabost hilabeteak Kutxabanken egin ditu, baina 2015etik 2024ra Banco Santaderren aritu zen. Hori baino lehenago, PwC etxean ere egin zuen lan.
Kutxabankek ohar bidez azaldu duenez, Financing Solutions arloa epe ertainera indartzeko helburuarekin izendatu dute Eroa zuzendari. Azken urtebetean, 900 milioi euroko balioa izan duten eragiketak kudeatu ditu Kutxabankek negozio lerro horretan. Fernando del Hoyo Handizkako Bankako zuzendari nagusiaren mende dago sail hori, eta bi zuzendariorde izango ditu: Iker Urrutia (enpresen eremuan) eta Carmela Delso (Financing Solutions arloan).
Enpresa-sarea garatzen laguntzen garatzeko, Benetan izeneko plan estrategikoaren ondu du Kutxabankek orain gutxi. Bertan aurreikusten du kreditu-inbertsio %35 baino gehiago haztea 2025-2027 bitartean (2024koaren aldean), eta enpresa bezeroen kopurua %30 handitzea.