Irribarreak eta txaloak ez dira falta, harridura aurpegi andana ikus daiteke eta, une batez bada ere, bertan dauden guztiak sentitzen dira berriro ere ume. Badakizue zertaz ari garen? Bai horixe, zirkuaz! Zirkuek magia berezia dute: pixka batean errealitatea albo batean utzi, eta irudimenak hartzen du protagonismoa.
Eta Euskal Herrian zirkuaren magia hori bizirik mantentzen duen proiekturik bada, hori Gure Zirkua da. “Nortasun berezi, xelebre eta irribarretsua” duten artistez osatutako taldeak ikuskizun paregababeak eskaini ditu 2017. urteaz geroztik. Ekainaren 26an (ostirala), Gure Zirkuak emanaldia egingo du Bermeon, eta EnpresaBIDEAk lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu saio horretarako. Irabazleak zirkuaren unibertso berezi horretan murgildu ahal izango dira, eta familiarekin edo lagun artean une ahaztezin bat bizitzeko aukera ezin hobea izango dute.
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna ekainaren 16a izango da. Zozketa, berriz, ekainaren 17an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekini.
Zorte on parte hartzaile guztiei!