• JASANGARRITASUNA
  • ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatuko ditu BasqueESG ekimenak

ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatuko ditu BasqueESG ekimenak

Proiektua “berehala” jarriko da martxan, eta 2026an 500 ETE biltzea aurreikusten da

BasqueESGren aurkezpena | Argazkia: Irekia
BasqueESGren aurkezpena | Argazkia: Irekia
2025eko azaroaren 24a - 11:53

BasqueESG ekimena aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Euskadiko 2030 Industria Planaren baitan sortutako proiektu eraldatzaileetako bat da, zeinaren bitartez lortu nahi den EAEko enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzea. Horretarako, lurraldeko ETEn errealitatera egokitutako jasangarritasunaren txosten- eta ebaluazio-sistema sortuko dira proiektuan. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak azaldu ditu BasqueESGren nondik norakoak.

 

Energia, erregai berriztagarriak, aeroespaziala, sare adimendunak… orotariko sektoreetako 500 ETE bildu nahi dira proiektuan 2026 urtean zehar, ESG (Environmental, Social and Govemance) sistema martxan jartzeko. Europako Batzordearen hitzetan, ESGa “funtsezko elementua da merkatu globalean Europako enpresen gardentasuna, konfiantza eta lehiakortasuna bermatzeko”.

Proiektua “berehala” jarriko da martxan, proiektu pilotu baten bidez. “BasqueESGri esker lehiakortasunerako funtsezko abantaila lortuko dute etorkizuneko industria-merkatu jasangarria gidatzeko”, azpimarratu du Jauregik.

 
Mikel Jauregiren aurkezpena | Argazkia: Irekia
Mikel Jauregiren aurkezpena | Argazkia: Irekia