• JASANGARRITASUNA
  • Sektoreko 175 eragilerekin elkarlanean dihardu Ontzi berrikuntza komunitateak

Sektoreko 175 eragilerekin elkarlanean dihardu Ontzi berrikuntza komunitateak

Topaketa egin dute gaur Gasteizen, eta "packaging" jasangarri baterako aukera berriak aurkeztu dituzte

Ontziren gaurko topaketa Gasteizen | Argazkia: Ontzi, Basque Food Packaging Innovation Hub
Ontziren gaurko topaketa Gasteizen | Argazkia: Ontzi, Basque Food Packaging Innovation Hub
2023ko azaroaren 15a - 13:47
Eg. 2023ko azaroaren 15a - 13:56

Ontzi, Basque Food Packaging Innovation Hubek, EAEko elikagai ontzi eta bilgarrien berrikuntza komunitateak 175 eragilerekin ari da elkarlanean jada. Packaging soluzio jasangarriagoak aurkitzeko asmoz, sektoreko hainbat enpresa dira komunitatearen parte, hala nola, Estrella Galicia, GB Foods, Grupo Calvo, Leche Pascual, Eroski, Natra eta Uvesco.

 

Enpresa hauek elkartzeko aurrez aurreko topaketa egin dute gaur Arkauteko Nekazaritza Elikagaien Campusean, Gasteizen, eta euskal enpresekin packaging aukera berriak azaldu eta beren proiektuak aurkeztu dituzte. Jon Ander Egaña Basque Food Clusterreko zuzendaria eta Arantza Madariaga Elika elikagaien segurtasunaren hobekuntza bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren fundazioaren zuzendaria izan dira bertan.

C4E berrikuntza arloko aholkularitza enpresak ontzi eta bilgarri jasangarrien azken joerak biltzen dituena txostena aurkeztu du, eta ITENEk, bilgarri, garraio eta logistikaren Espainiako institutu teknologikoak, azkenaldian jorratutako hainbat kasu azaldu ditu.

 

Halaber, abenduaren 13an euskal enpresei zuzendutako azoka antolatuko du Ontzik Barakaldoko Ilgner eraikinean. Merkatuko soluziorik onenen erakusketa egingo da antolatzaileen arabera.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain