• LAN ETA BIZI
  • Administrazio Orokorrerako 367 plazako EPE berria abiarazi du Eusko Jaurlaritzak

Administrazio Orokorrerako 367 plazako EPE berria abiarazi du Eusko Jaurlaritzak

Eskainitako 367 plazetatik 86 Administrazio Eskalakoak dira, 49 Ekonomia eta Enpresa Eskalakoak, 85 Eskala Juridikokoak eta 48 Administrazio Kudeaketako Eskalakoa. Izena emateko epea azaroaren 10era arte egongo da zabalik

Eki Planaren bitartez EPE berria ireki du Jaurlaritzak | Argazkia : Europa Press
Eki Planaren bitartez EPE berria ireki du Jaurlaritzak | Argazkia : Europa Press
2026ko urriaren 16a - 12:51

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorrerako lan-eskaintza publikorako 367 plazako deialdi berria martxan jarri du. Gobernantza sailak jakinarazi duenez, datozen lau urteetan langileen %20 erretiratuko da eta testuinguru horretan Eki Plana garatu du. Plan horren bidez langile berrien sarrera planifikatu nahi da eta belaunaldi - erreleboa eta ezagutzaren transmisioa bermatu. 

 

EAEko Administrazio Orokorrerako Enplegu Publikoaren Eskaintza hau Eki Planaren baitan dago. EPE deialdi berriak funtzionarioentzako 367 plaza eskaintzen ditu. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailak aurten abian jarritako gaitasunetan oinarritutako hiru EPEen ondotik dator eskaintza hau. Gaitasunetan oinarritutako hautaketa-prozesua izango da. Hautagaiak beren ezagutzetatik harago, beren gaitasunengatik baloratuko zaie.

Izen-ematea irekia dago eta modu telematikoan gauzatu behar da euskadi.eus atarian. 2026ko azaroaren 10eko 14:00ak arte egongo da zabalik.

 

367 plazak modu honetan banatuko dira:

- Administrazio Eskala: 86 plaza
- Arreta Soziolaboraleko Eskala: 21 plaza
- Ekonomia eta Enpresa Eskala: 49 plaza
- Giza Baliabideen eta Prestakuntzaren Eskala: 3 plaza
- Informazio Sistemen Eskala: 15 plaza
- Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala (A1): 10 plaza
- Estatistika eta Datuen Analisiaren Eskala: 12 plaza
- Industria Eskala (A1): 11 plaza
- Eskala Juridikoa: 85 plaza
- Itsas Eskala: plaza 1
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren arloko Eskala Teknikoa: 15 plaza
- Administrazio Kudeaketako Eskala: 48 plaza.
- Azpiegituren Eskala: 2 plaza
- Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala (A2): 5 plaza.
- Industria Eskala (A2): 4 plaza

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain