• BERRIKUNTZA
  • Bizkaiak 34 'start-up' erakarri ditu 2025ean, %75 baino gehiago atzerritik etorriak

Bizkaiak 34 'start-up' erakarri ditu 2025ean, %75 baino gehiago atzerritik etorriak

Enpresa berriek ehun enplegu inguru sortu dituzte sektore estrategikoetan

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026eko apirilaren 10a - 13:33

Bizkaian 2025. urtearen amaieran 34 start-up berri zenbatu ziren, horietatik 26 nazioartekoak izanik, 16 herrialdetatik etorritakoak, hain zuzen ere. Enpresa berri horien ondorioz, 97 lanpostu sortu dira hainbat esparrutan, hala nola, energian, osasunean, jasangarritasunean, nekazaritzako elikaduran edota eduki digitaletan. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak nabarmendu duenez, balantze horrek indartu egiten du Bizkaiak proiektu berritzaileak erakartzeko eta enpresa-ekosistema konektatu bat indartzeko duen gaitasuna. Erakundeak erakartze- eta laguntza-lanari egozten dizkio emaitza horiek. 

 

Lurraldera iritsitako enpresen nazioarteko jatorriak Europa, Amerika eta Ozeaniako herrialdeak hartzen ditu, horien artean Estatu Batuak, Alemania, Australia edo Argentina, eta horrek "agerian uzten du lurraldearen erakargarritasunarena". Gainera, start-up horiek jarduten duten sektoreen aniztasunak gero eta "espezializatuagoa" den ehun ekonomikoa islatzen du, biozientzietan, logistikan, finantzetan edo kultura- eta kirol-industrietan presentzia duena.

Bizkaiko Foru Aldundudiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Ainara Basurkok azpimarratu zuenez, “datu horiek erakusten dute Bizkaiak gaur egun ekosistema sendoa, konektatua eta lehiakorra duela enpresa-ekimen berriak erakartzeko”, eta gaineratu zuen start-up-ak erakartzeak “jarduera, enplegua eta aukerak sortzea dakarrela sektore estrategikoetan”. Erakundeak emaitza horiek elkarlan publiko-pribatuan eta talentuaren sustapenean oinarritutako estrategia batekin lotzen ditu, BAT ekintzailetza zentroa bezalako ekimenekin eta proiektu berrien etorrera bideratzen duten enpresen laguntza sareekin.