Aiaraldea Laneanek, Aiarako Haraneko enpresen eta autonomoen federazioak, Aiaraldeako I. Enplegu Azoka antolatu du gaurko egunean, Vital Fundazioarekin lankidetzan. Antolatzaileek baieztatu dute hamar enpresa izango direla bertan, “profil zehatzak bilatzen ari direnak”.
Laudioko Hazin, Tres Cruces kalean, enplegu azoka lehen aldiz antolatu izanak badu arrazoi bat: Aiaraldea Laneanek bere momentuan egin zuen eskualdeko enpresa-ikuspegien azterketa bat, eta emaitzek adierazi zuten tokiko konpainiek “eskulan falta” zutela. Enpresen beharrei erantzuna eman nahian antolatu da, beraz, azoka, baina baita lan bila dabiltzan pertsonei enplegua emateko helburuarekin ere.
09:30ean eman zaio hasiera azokari, eta 12:00etan amaituko da.