Irailaren lehenengo hamabostaldian, batez beste, 1.035.196 pertsona egon dira afiliatuta Gizarte Segurantzan EAEn, eta beste 324.168 pertsona Nafarroan. EAEkoen artean, gehiengoak Bizkaikoak izan dira, 521.990, Gipuzkoako 340.808 eta Arabako 172.397ekin batera.
Gizarte Segurantza Ministerioak abuztu amaieran eskaini zituen datuekin alderatuz gero, gorakada nabarmenena Araban izan dela antzeman daiteke: 3.320 afiliatu gehiago izan dira iraileko lehen hamabostaldian. Bizkaian ere 2.669 igo da afiliatu kopurua, eta Nafarroan 893 gehiago izan dira. Kontrara, Gipuzkoan 2.075 pertsona gutxiago zenbatu dira.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta