• EKONOMIA
  • Harritxu Gete ikerlariak jasoko du Gladys Saria

Harritxu Gete ikerlariak jasoko du Gladys Saria

Epaimahaiak Geteren ibilbide profesionala goraipatu du, besteak beste, euskararako itzultzaile neuronalen garapenean egindako lanagatik

Harritxu Gete | Argazkia: Puntueus Fundazioa
Harritxu Gete | Argazkia: Puntueus Fundazioa
2026ko irailaren 16a - 14:53
Eg. 2026ko irailaren 16a - 15:54

Sari banaketa irailaren 24an egingo bada ere, Puntueus Fundazioak iragarri du jada nork irabazi duen aurtengo Gladys Saria: Harritxu Gete Ugartek (Donostia, 1991), Vicomtech zentro teknologikoko kideak. 

 

Gete ikertzailea da, ahots eta hizkuntza teknologien arloan espezializatu da, eta epaimahaiak dioenez, "Gladys Sariaren helburuekin konpromiso irmoa erakutsi du bere ibilbide profesionalean". Matematikan graduatu zen EHUn, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko masterra egin zuen, eta gai berari buruzko doktore-tesia defendatu zuen iaz, Cum Laude aipamenarekin. Vicomtech fundazioan aritu da lanean eta zenbait ikerketa-proiektutan parte hartu du. 

Ikerlariak bereziki landu izan du euskararen zein hizkuntza gutxituen garapen digitala, eta Batua itzultzaile automatikoaren entrenamenduan parte hartu du. Genero-alborapenen gaineko azterketak ere egin izan ditu, teknologiaren erabilera etiko eta inklusiboa landuz. 

 

Horixe da, hain zuzen ere, epaimahaiak nabarmendu duena: "Getek konpromiso luzea du gizarte-sentsibilizazioan eta genero-desberdintasunean". "Inspira STEAM programako mentorea da, Emakumeak Zientzian ekimenean boluntario aritzen da, eta hitzaldietan parte hartzen du emakumeen eta neska gazteen artean erreferenteak sortzeko asmoz", gaineratu du Puntueus Fundazioak. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain