Aurten ere Gladys Saria antolatu dute Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak. Aitortzak helburu du ingurune digitalean lanean ari diren emakume gazte euskaldunak aintzatestea. Orain arte, besteak beste, Amaia Abanda, Lorea Argarate eta Usue Mori saritu dituzte.
Aurten, irailaren 24an (osteguna) egingo da sari-banaketa, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Santa Teresa komentuaren klaustroan. Seigarren edizioak, gainera, berrikuntza bat izango du: bideo-podcast berri bat aurkeztuko da, Gladysetik eratorritakoa eta EITBk ekoiztutakoa.
Sari-banaketa ekitaldia doakoa izango da, baina bertaratu nahi duenak sarrera aurrez hartu beharko du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta