• EKONOMIA
  • Greba eguna dute gaur udal sektoreko langileek

Greba eguna dute gaur udal sektoreko langileek

Sindikatuek mobilizazioa mantendu dituzte, negoziazioetan egindako aurrerapenak nahikotzat jo ez dituztelako

Argazkia: ELA
Argazkia: ELA
2026ko ekainaren 4a - 11:31
Eg. 2026ko ekainaren 4a - 15:31

Udal sektoreko langileek greba eguna dute gaur, ELAk eta LABek deituta. Mobilizazioa azken hilabeteetan Udalhitzeko negoziazio mahaian izandako elkarrizketen testuinguruan iritsi da.

 

Sindikatuak aurreko astean salatu zuen EUDELek aurkeztutako proposamenak hainbat hobekuntza jasotzen bazituen ere, ez ziela erantzuten sektorearen aldarrikapen nagusiei. Besteak beste, faltan botatzen zituzten erosahalmena bermatzeko neurriak, karrera profesionalaren inguruko aldaketak, belaunaldi-erreleboa edo behin-behinekotasuna murrizteko neurriak.

Testuinguru horretan, gaurko greba udal langileen lan baldintzak hobetzeko eta negoziazioetan presioa egiteko mobilizazio egun gisa planteatu du ELAk.