Iberdrolak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak 29 milioi euroko mailegua izenpetu dute EIB Europako Inbertsio Bankuarekin Labrazako parke eolikoaren finantzaziorako. Iberdrolak azaldu duenez, finantzazio gehigarri honek aukera emango die azpiegituraren garapena azkartzeko.
Arabako parke eolikoa Euskal Herrian eraikiko den lehena da 2006az geroztik. 59 milioi euroko inbertsioa egin dute bi erakundeek, eta 40 MWko potentzia izango du, urtean 100.000 MW orduko sortuko dituelarik.
Neurtu dutenez, 75.000 pertsonentzako energia garbia eskainiko ditu, eta 16.300 CO2 isuri kanporatzea saihestuko ditu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta