• EKONOMIA
  • Abian da +Industry: fabrikazio aurreratuaren nazioarteko azoka “garrantzitsuena”

Abian da +Industry: fabrikazio aurreratuaren nazioarteko azoka “garrantzitsuena”

Hemezortzi herrialdeetako ia 900 enpresek hartuko dute parte ekitaldian

Inaugurazio ekitaldian izan da Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea | Argazkia: Irekia
Inaugurazio ekitaldian izan da Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea | Argazkia: Irekia
2025eko ekainaren 3a
Eg. 2025eko ekainaren 3a

Abian da fabrikazio aurreratuaren nazioarteko +Industry azoka Bilbao Exhibition Centren, gaurtik hasi eta ekainaren 5era bitartean egingo dena, “Industria osoa, hemen” lelopean. Hemezortzi herrialdetako ia 900 enpresa industrial bilduko dira topagunean, azokak barne biltzen dituen zazpi azpi-azoka industrialak direla-eta.

 

Alemania, Txina, Frantzia, Italia, Portugal, Belgika, AEB, Taiwan eta India dira, besteak beste, azokan parte-hartze nabarmena izango duten herrialdeak, eta euskal industriaren ordezkaritza handia ere izango da. Zazpi azpi-azokei esker, bertaratzen direnek aukera izango dute industria-fabrikazioaren “funtsezko prozesu guztiak” ezagutzeko, “Ingurune dinamiko eta espezializatu batean”.

Inaugurazio ekitaldian izan da Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea, eta azpimarratu du euskal industriaren gaitasunak munduari erakutsiko zaizkiola azokan, hots, “aurrerapena, ongizatea, aberastasuna eta kalitatezko lanpostuak”. “Fabrikazio adimendunaren Estatuko azoka garrantzitsuena gara”, azpimarratu du.