• EKONOMIA
  • Ingalaterrara joan da euskal kooperatibigintzaren ordezkaritza zabal bat

Ingalaterrara joan da euskal kooperatibigintzaren ordezkaritza zabal bat

Kooperatibaren Nazioarteko eguna ospatuko dute bihar Rochdalen, munduko lehen kooperatiba sortu zen hirian

Konfekoop, Elkar-Lan eta ASETTeko ordezkariak | Argazkia: Konfekoop
Konfekoop, Elkar-Lan eta ASETTeko ordezkariak | Argazkia: Konfekoop
2025eko uztailaren 4a - 10:36

Konfekoop, Elkar-Lan eta ASETT (Arizmendiarreta Social Economy Think Tank) entitateetako eta euskal unibertsitateetako ordezkariek osatutako ordezkaritza bat Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak (ACI) antolatutako nazioarteko ekitaldietan parte hartzen ari da egunotan Ingalaterrako Manchester eta Rochdale hirietan.

 

ACIren 130. urteurrena harira, uztailaren 2tik 5era bitartean egiten ari da topaketa. Bihar, hain justu, Kooperatibaren Nazioarteko Eguna ere bada. Jardunaldiak barne hartzen ditu ACIren Batzar Nagusia, kooperatiba-esperientziak ezagutzeko bisitak eta Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak.

Rosa Lavín, KONFEKOOP- Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea, eta Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidentea izan dira topaketan. Iñigo Albizuri, ASETTeko zuzendaria, eta euskal mugimendu kooperatiboko zenbait  erreferente ere bertaratu dira.

 

Rochdaleko Aitzindarien Museora antolatutako bisitan parte hartu dute, izan ere, bertan sortu zen 1844an munduko lehen kooperatiba modernoa. Horrez gain, Manchesterren eta inguruan gaur egun garatzen ari diren esperientzia kooperatiboak ere ezagutu dituzte.