• EKONOMIA
  • Mercosur akordioaren behin-behineko ezarpena iragarri du EBk

Mercosur akordioaren behin-behineko ezarpena iragarri du EBk

Von der Leyenek gogorarazi du akordioak "720 milioi pertsonako merkatua irekiko" duela

Urtarrilean sinatu zuten hitzarmena | Argazkia: Europa Press
Urtarrilean sinatu zuten hitzarmena | Argazkia: Europa Press
2026eko otsailaren 27a - 13:09

Behin-behinekoz bada ere, Europar Batasunak aurrera egingo du Mercosur itunarekin. Hala adierazi du gaur Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak: "Erresilientzia, hazkundea eta Europak bere etorkizuna eraikitzea da kontua".

 

Hasiera batean, urtarrilean sinatu zen Mercosur akordioa, baina Europako Parlamentuak egun batzuk beranduago geldiarazi zuen prozesua, Europako Justizia Auzitegiaren esku utzita erabakia. Izan ere, herrialde batzuk (Irlanda, Frantzia zein Polonia) akordioaren aurka azaldu ziren, eta milaka nekazarik protestak antolatu zituzten, hitzarmena lehen sektorearentzat kaltegarria dela iritzita.

Hala ere, behin-behinekoz aurrera jarraitzea hautatu du EBk, behin Argentinak eta Uruguaik baiezkoa bozkatu ostean. Von der Leyenek espero du Brasilek eta Paraguayk “laster” gauza bera egitea. Haren esanetan, akordioak 720 milioi pertsonako merkatua irekiko duela, baita “hamaika aukera ere”.